Koloreak

GORRIA
    Marraztu ezazu bihotz bat, bihotz gorri bat. Betidanik maitasunarekin lotu izan dena, indarra eta berotasuna esleitzen dituen kolorea. Hainbat biolentzia arrastok uzten duten kolorea eta bestalde ezkutuko pasio edo grinak soinean jantzita daramana. Lotsak azaleratzean agertzen den berotasunaren eta sentimenduen kolore bizia. Debekuaren edo gelditzearen seinale den kolorea errepidean.
    Kolore hau aukeratu dut gaurkoan, deigarria benetan, sentimenduen adierazpen hutsa delako eta gure barruko grinak adierazten dituela iruditzen zaidalako. Kolore gorriak maitasuna gogorarazten didalako, eta maitatzeaz gain, maitatua sentitua izatea baina hobeagorik ez dagoelako. Lotsak azaleratzen dituen kolorea delako, eta barrez lehertzean aurpegia gorriz janzten zaigulako. Biolentziaren arrastoek gizartearen aldaketa beharraz jabetzen gaituztelako, eta odolak geure errealitatea azalerazten duelako, guztiok gizakiak garela ohartaraziz. Gizakia den edonork bizitako pasioak ahaztezinak direlako, eta gorriak indartsu egiten gaituelako.
    Maite dut kolore hau, arreta bereganatzen duelako, ardura handia duelako eta erne mantentzen gaituelako. Maite dut kolore hau, munduko bihotz guztiak gorriak direlako. Maite dut kolore hau, zoriontsu egiten gaituelako. Maite dut gorria irria sortzen didalako.
    Biolentzia oro desagertu dadin, pasioz eta indarrez beteriko IRRI GORRI bat marrazten dut hiritar bakoitzaren bihotz txikian! 

    
ARROSA
    Sexuaren arabera neska izateagatik ezartzen den lehenengo kolorea. Printzesa guztien kolore gustukoena, edota mundua nahi baina hobeto ikusteari ezartzen zaion izena, kolore argia eta deigarria, mundua ikusteko era politena, mutil batek soinean eramatea oraindik arraroa egiten zaiguna, neskei bideratutako iragarkietan agertzen dena eta gaur egun oraindik sexismoari eskutik helduta dagoena. 
    Gaurko kolore indartsu hau aukeratu dut, kolore hau neskei lotuta badoa ere zorionez mutil indartsuenak soinean eramaten hasi direlako, gaztelu arrosetako printzesak nahi baina gehiago sufritzen dutelako, mundua arrosa ikusten duen orok bizitza indarrez hartzen duelako, kolore bat besterik ez delako, neska indartsuak ere arrosez apaintzen direlako eta arrosa sexu batekin lotu behar ez dugulako.
    Nik arrosa daramat soinean, baina horrek ez nau ahul bilakatzen, arrosez margotu dezaket zerua baina horrek ez nau burugabe bihurtzen, arrosa gustuko dut baina horrek ez nau neska egiten, arrosa ikusi dezaket mundua baina horrek ez nau txolin bihurtzen. 
    Arrosa kolore indartsua da, gaur egun bizitzan zehar ezarritako etiketak irentsi dituelako eta bizirik dagoelako, indartsua da kolore bat delako, eta hau daramanak indartsua izan behar du, kolore honi ezarri zaion pertsonalitatea ezabatzen jakin behar duelako. Bakoitzak bere pertsonalitatea ezarri behar dio kolore bakoitzari, eta gaur nik arrosa indartsu bilakatzen dut, sufritu duen guztia sufrituta ere INDARTSU IRRI EGITEN DUELAKO! 

    
BELTZA
    Txarrarekin, okerrenarekin, ilunarekin eta gaizkiarekin lotzen dugun kolorea, besteak beste. Zergaitik da iluna kolore beltza? zergaitik lotzen dugu gertakari tristeenekin, eta zergaitik dira itsusiak egun beltzak? 
    Ez ote da arrazismo kontua izango beltza egun txarrarekin lotzea? Nik gustuko ditut egun beltzak, iluntasunak alboan ditugun horiek nortzuk diren jakitea ahalbideratzen digulako, triste gaudenean maite gaituztenak guganako maitasuna adierazten digutelako, egun txarretatik ikasten dugulako, esperientzia txarrek asko erakusten digutelako, eta beltza iluna izan arren, puntu txuri bat ere baduelako. 
    Ez al diegu egun normalei zuku gehiago ateratzen egun beltzak igaro ostean? ez al dugu gehiago ikasten egun beltzetan? ez al gara maite gaituztenetatik hurbilago sentitzen egun ilunetan? ez al dugu geure izatea gehiago ezagutzen egun hauei esker? eta ez al dugu askotan beltza ikusten grisa dagoen hori?
    Nik beltza jakintzarekin lotzen dut, esperientziarekin. Jakintsuago garelako egun beltzak pasa ondoren, esperientzietatik ikasten dugulako eta triste egon arren maite ditugun eta gaituztenez jabetzen garelako. 
    Egun beltzetan puntu txuria aurkitzen saiatu behar zara, zerua ilun dagoenean ere eguzkiak nonbait argia egiten duelako. Gaurkoan puntu zuria ezkutatzen duen IRRI BELTZA marrazten dut nire aurpegian, egun ilun triste eta txarrei puntu zuria bila diezaiozun! 




URDINA
    Kolore urdina izan da lehenengo aukeratutakoa. Zerua, itsasoa eta ura esaterako. Gaur egun twitter edo facebookarekin ere lotzen da, errealarekin ere lotzen dudan moduan. Baina bakoitzak urdinarekin bere sentimenduen araberako elementuak, objetuak, oroitzapenak eta momentuak ekarriko ditu gogora. 
    Urdina, egunak ere urdinak izan daitezke, edo urdinak izan barik urdinarekin erlazionatu ditzakegu. Kolorea gustuko duzuenok egun on batekin lotuko duzue, eta gustuko ez duzuenok berriz egun ilun edo txar batekin. Nik kolore guztiak ditut gustuko, eta guztien artean gehien gustatzen zaidan koloreetako bat da urdina.
    Urdina egun onarekin lotzen dut; ohetik altsatu eta zeru urdina ikustean eguna alaiago hasten dudalako, itsaso urdina begiratzean lasaitasuna ematen didalako, nire eskuzko idatziak urdinez burutzen ditudalako, nire oroitzapen onetan urdina ageri delako, ikasteko balio izan didaten egunetan urdina soinean neramalako... 
    Bestalde, esan dezaket urdinak ez didala gizonezkoa gogorarazten, arrosak emakumezkoa gogorarazten ez didan moduan. Kolorea sexista ez delako, eta koloreen pertsonalitatea gutako bakoitzak sortzen duelako.
    Zer ekartzen dizu kolore honek gogora? zein dira urdinak sortzen dizkizun sentimenduak?
    Kolore izate hutsak alaitasuna eragin dezake, baina niri lasaitasuna ere eragiten dit, poza eta sentimendua.
    Gaurkoan, URDINEZ MARRAZTEN DUT NIRE IRRIA !



    
    
    

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina