Bizitza bera eta bizitzea maite ditut.
Eguzkia irteten den momentutik positibo jaikitzen naiz, beti ere aurpegian irri bat jartzen saiatuz, eguneko momentuak bizi eta disfrutatzeko gogotsu, eta eguna amaitzen denean, ohera sartu eta burkoaren gainean pentsatzen duen horietakoa naiz. Egunean egin dudanaz hausnartzea gustatzen zait, egin dudan hori nolabait eskertzeko.
Minutu bakoitza aprobetxatu nahi dut, bizitzen ari naizenaz edo bizi dudanaz konsziente izan. Nire bizitzako momentu onak eskaini dizkidaten hoiei eskerrak eman, baita lagundu didatenei ere. Gure gizartean ez dago esan beharko genituzkeen hitz horiek esateko ohiturarik, ez digute eskerrak ematen edota gure sentimenduak ahoz adierazten irakatsi. Hau adierazteko modu egokiena irri bat egitearena dela deritzot, askotan hitzez azaldu ezin ditugun sentimenduak adierazteko balio baitu. Nik ordea, blogg honen bidez adieraziko ditut. Zuen gustukoak izango direlakoan...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina