Lagunei

   Txikitatik pasa ditugun momentu onek, elkarrekin botatako irriek, haserreek, egindako negarrek, eta beste hainbat bizipenetako emozioek indartu dute gure harremana. Ezin dugu inoiz esan gure artean egindako irriek laguntasun hori indartu duten bezala, elkarrekin egindako negarrek eta izandako haserreek hau indartu ez dutenik.
    Momentu on edo txarretan nire alboan izan zaretenei, nirekin barre egin duzuenei, nire negar malkoak irentsi dituzuenei, niri barretxoa atera didazuenei, momentu zail eta gogorretan nire alboan egon zaretenei, nire haserreak jasan dituzuenei, nire albotik urrundu ez zaretenei, maite zaituztedan eta nauzuenei. Paragrafo honetako hitzak irakurtzean irri bat egin eta "horretarako gaude" pentsatu duzuen hoiei. Zuei zuzenduta gaurko nire hitzak.
    Tristea da, baina ez dakit nola eskertu. Eskerrikasko sinple bat esatea betiko kontua dela iruditzen zait, eta hau eskertzeko mila aukera desberdin daudela. Gauza bakarra esan dezaket, orain arte bezala nire alboan nahi zaituztedala.
    Zuen erruz barrez itotzen naiz eta zuei esker altxatzen dut burua. Zuen erruz orduak ematen ditut kalean eta zuei esker dakit zein den lagun artean egotearen sentsazio hori. Zuen erruz iritsi naiz berandu etxera eta zuei esker dakit etxera ahalik eta ixilen sartzen. Zuen erruz lotsa pasa dut noizbait eta zuei esker dakit zein ona den egoera hori bizitzea. Zuen erruz erori naiz eta zuei esker altsatu naiz lurretik. Zuen erruz egin dut negar eta zuei esker dakit laguntzea zer den. Zuen erruz dakit maitatzea zer den eta zuei esker maite zaituztet.
    Nire eskua prest dago behar duzuenean laguntzeko, nire besoak besarkada edo bultzara bat emateko, nire sorbalda nigan babestu edo negar egiteko eta nire IRRIA MAITE ZAITUZTEDALAKO!



   
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina